XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29.a. irudian, lehen erdikariarekiko elkartzut den a planoa erakusten da.

Planoaren trazek lurlerroarekin angelu berdina osatzen dute.

29.b. irudiko w planoa, lehen erdikariarekiko elkartzut izanik lurlerroarekiko paralelo da.

Ikusten denez trazak lurlerroarekiko paralelo dira eta distantzia berdinera daude kokatuta.

30.a. irudian, bigarren erdikariarekiko elkartzut den a planoaren trazak daude.

Hauek lerrokaturik edo batabestearen gainean daude.

30.b. irudian w planoa, bigarren erdikariarekiko elkartzut izanik lurlerroaren paralelo da.

Trazak batabestearen gainean daude eta lurlerroarekiko paralelo dira.

11.- KOORDENATU BIDEZ PLANOA KOKATZEA Espazioko plano bat bere proiekzioen bidez emateko, beharrezkoa da haren koordenatuak ematea.

Esate baterako a (5, 3, 6) planoa ematen badigute, 31. irudian ikusten da nola marraztuko den.